Altsasuko kirol eskoletan onartutakoen zerrendak publiko egin dituzte

Guaixe 2023ko uzt. 13a, 12:46

Haur eta gurasoak Zumalakarregi plazako jolas parkean. ARTXIBOA

Behin behineko zerrendak dira argitaratutakoak.

Altsasuko Udalak bere webgunean, www.altsasu.eus, 2023-2024 ikasturteko kirol eskoletan onartutakoen behin behineko zerrendak argitaratu ditu. Horiek publiko egin ondoren, Altsasuko Udalak jakinarazi du erreklamazioak egin eta hobariak eskatzeko epea hilaren 21era arte dagoela zabalik. Hobarien kasuan, bakarrik Altsasun erroldatuta daudenek aurkeztu beharko dute 2022ko errenta aitorpena. Aurrez aurre egiteko Gure Etxea eraikineko lehen solairutik pasa beharko da, 11:30etik 15:00etara. Bestela, miraola@altsasu.net e-posta helbidera idatzi edo 948 468 343 telefonora hots egin daiteke. Kirol eskoletan bete gabe gelditzen diren plazetan izena emateko epea irailaren 4tik 22ra izanen da.