Zelai kaleko auzotarren topaketa

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 13:38

Altsasuko Zelai kalea. ARTXIBOA

Uztailaren 29an, larunbata, Altsasuko Zelai kaleko afari-merienda ospatuko dute. 

Zelai kaleko auzotarren festa ospatuko dute uztailaren 29an, larunbata, 19:00etatik aurrera, afari-merendu batekin. Afarirako tiketak uztailaren 16ra arte, igandea, Zelai kaleko Erkuden kafetegian egonen dira salgai. Antolakuntzatik azaldu dutenez, bakoitzak bere aulkia eta postrea eraman beharko du. Zelai kaleko auzotarrek antolatu dute festa, baina herri osoak parte har dezakeela esan dute antolatzaileek.

Zelai kaleko afari-meriendaren egitaraua

19:00 Kalejira auzotik eta dantza plazan, Babian.

20:00 Haurrendako jolasak.

20:45 Afarimerienda.

Afal ostean, herri bingoa eta musika.