Bargagainera igotzeko eguna

Guaixe 2023ko uzt. 14a, 14:11

2022ko Bargaingo igoera. ARTXIBOA

Uztailaren 23an, igandea, Bargagaingo gurutzera igoera eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak.

Erkudengo egunaren hurrengo igandean, aurten uztailaren 23an, Bargagaingo igoera egiten dute Altsasuko Mendigoizaleak taldeak eta altsasuarrek. 09:00etatik udaletxean elkartuko dira ibilbideari hasiera emateko. 11:00etan, Bargagaingo gurutzearen zelaian hamaiketakoa eginen dute eta 11:30ean urdaiazpiko baten zozketa eginen dute. 12:00etan zortzikoa dantzatuko dute eta 13:30ean, zelaia garbi utzi ondoren, jaitsiera eginen dute.