Altsasuko festetako irudia aukeratzeko bozketa martxan

Guaixe 2023ko uzt. 17a, 12:15

Uztailaren 17tik 23ra altsasuarrek 2023ko festak iragarriko duen kartela aukeratuko dezakete.

2023ko Altsasuko festetako kartel lehiaketa hiru kartel finalistak aukeratu ondoren, 16 urtetik gorakoek gustukoenagatik bozkatzeko aukera izanen dute uztailaren 16tik 23ra, Altsasuko Udalaren webgunearen bidez. Jaiak, Garai berriak eta Pop Festak dira epaimahaiak aukeratu dituen hiru irudi finalista. Jaiak kartelean Momotxorro erraldoia, festaz disfrutatzen ari diren pertsonak, dantzariak eta dultzaineroak ateratzen dira; Garai berriak-en Altsasuko armarria osatzen duten arranoa, oreina, baztelua eta basurdea QR kode batean bihurtuta agertzen dira, eta Por Festak-en Altsasuko lau erraldoien aurpegia pop estiloko koloretan agertzen dira.