Altsasuko haurrendako aisialdi programa bete-betean

Guaixe 2023ko uzt. 19a, 09:31

Hilaren aurreneko hamabostaldian 265 izan dira; eta bigarrenean, berriz, 236.

Altsasuko Udaleko Txantxari ludotekak haurrendako Aisiaz blai eskaintza prestatu du udarako. Ikasturtea despeditu berritan, familia eta lana bateragarri egiteko, garagarrilean zenbait egunetako eskaintza izan zen; eta eskainitako 35 plazak bete ziren. Aisiaz blai programa bete-betean hilaren 3an hasi zen. Gurasoen eskaerari erantzunez, sarrera ordu bat aurreratzeko aukera zegoen: 08:30ean, 09:30ean beharrean. Eta aukera baliatu dute hainbat familiak, 56 haur joan baitira goizago programan parte hartzera. Agorrilean izanen du segida eskaintzak, baina dagoeneko plazak beteta ditu.