Abentura eta kirol probaren aurkezpena, gaztetxean

Guaixe 2023ko uzt. 19a, 10:24

2016an jokatutako Altsasu Xtrem 3.0-ko irudi bat. ARTXIBOA

Uztailaren 21ean, ostirala, Altsasuko gaztetxearen pintxopotea izaten da, eta Altsasu Xtrem-aren aurkezpena eginen dute.

Uztailaren 28an eta 29an, ostirala eta larunbata, izanen da Altsasu Xtrem AGAk eta GKSk antolatutako abentura eta kirol proba, eta uztailaren 21ean, ostirala, 20:00etan, Altsasuko gaztetxearen pintxopotean, ekimenaren aurkezpena eginen dute eta probaren inguruko argibide guztiak emanen dituzte. Bertan ere izena emateko aukera izanen da.