Triatloia

Sakanako Triatloi Campusak uztailaren 28an itxiko ditu ateak

Guaixe 2023ko uzt. 24a, 12:00

Sakanako triatloi campuseko kideak.

Sakanako Mankomuntak antolatutako Sakanako Triatloi Campusa Altsasun gauzatzen ari da. uztailaren 17an hasi zen, eta uztailaren 28an despedituko da. 10:00etatik 12:30era igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa uztartzen dituen kirolean murgiltzen dira, Ekhi Congil eta Oihan Soto monitoreen esanetara. Igeriketa atala Dantzaleku igerilekuetan lantzen dute, Zelandiko igerileku estalia uztailean eta abuztuan itxita dagoelako, eta txirrindularitza eta atletismo saioak Dantzaleku inguruko paraje ederretan. "Gustura" daudela azaldu dute Congilek eta Sotok, saioak "arin" egiten zaizkiela. 

Sakanako Triatloi Campuseko partaideek uztailaren 22an Urdiaingo igerilekuetan jokatutako XXI. Sakanako Haur Triatloian parte hartu zuten.