Altsasuko Gazteak peña 50. urteurrena prestatzen ari da

Guaixe 2023ko uzt. 24a, 15:30
Altsasuko Peñak 2022ko Altsasuko festetan. ARTXIBOA

Uztailaren 27an, osteguna, Altsasuko peñaren urteurrena prestatzeko batzarra eginen dute, Gure Etxean.

2023ko Altsasuko festetan Altsasuko Gazteak peñak mendi erdia beteko du, eta urteurrena ospatzeko antolakuntza lanetan ari dira. Hortaz, uztailaren 27an, osteguna, 12:00etan, Altsasuko Gazteak peñaren urteurrena antolatzeko hirugarren batzarra eginen dute Gure Etxean. Bertan, besteak beste, festetan egun berezi bat egin, herri bazkaria antolatu eta merchandisingaren diseinuak eta produktuak eztabaidatuko dira.