Duela lau urteko deialdiarekin alderatuta, EH Bilduk 46 boto irabazi, eta 1.161 eskuratu ditu. Boto irabazi handiagoa, 157, izan du PSNk eta bigarren izan da. Sumar Elkarrekin Podemosen emaitzen azpitik (346 boto) gelditu da. Navarra Suma desegin ondoren, PP eta UPN bereizita aurkeztu dira, eta, horrela, bien baturak baino 38 boto gehiago eman ditu. Geroa Baik deialdi honetan babesen %54,15 galdu du, eta altsasuarren bosgarren aukera bihurtu da.
Aurtengo foru hauteskundeekin alderatuta, EH Bilduk 228 boto gehiago (%24,44) eskuratu ditu. PSNk 536 boto irabazi ditu (%101,71). Sumarrendako 542 boto izan dira, Contigo-Zurekinendako baino 363 gehiago (%202,79). Bi hilabetetan PPk 237 boto (%202,56) irabazi ditu. Geroa Baik aurtengo bi deialdien artean 1.021 boto (%79,02) galdu ditu. Behera egin duen bestea UPN izan da: 147 boto gutxiago (%47,73).