Txirrindularitza

Iker Gomezek zazpigarren despeditu du Iruñerriko Itzulia

Guaixe 2023ko uzt. 26a, 11:00

Iruñerriko Itzuliko azken etapa. MARTIN EARLY

Aimar Alarciak lidergoari eustea lortu zuen

Uztailaren 25ean, asteazkena, jubenilen mailako Iruñerriko Itzuliko laugarren eta azken etapa jokatu zen, Iruñeko udaletxean hasi eta Zaldi Zurian despeditu zen etapa mitikoa. Tropelean urduritasuna zegoen, sailkapen orokorra oso estua zegoelako eta bezperan maillota lortu zuen Aimar Alarcia donostiarrak (Iruki) sailkapen orokorrari eutsiko zion jokoan zegoelako.

Haizea izan zen etapako protagonista. Kilometro gutxiren faltan Bernardo Cambarerik (Alimco) tropeletik ihes egin, ihesaldian zeudenekin bat egin eta eurekin jokatu zuen etapa garaipena, helmugan lehena izanik (2:46:40). Atzetik iritsi zen tropela.  

Sailkapen orokorrean Aimar Alarciak lidergoari eutsi zion eta Iruki taldeko donostiarra izan da Iruñerriko Itzuliko garaile handia (11:07:16), Hector Alvarezi 2 segundo aterata. Lehen sakandarra Iker Gomez altsasuarra izan da, zazpigarren postuan, 28 segundora. Gomez bigarren nafarra izan da, Unai Ramos (Vizcay) tuterarraren atzetik. 

Mikel Regil (Sakana Group-Alea) 38. sailkatu zen, 9:12ra, eta Manex Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 71., 22:52ra. Finques Feliu C.T. izan zen talde onena.