Kuadrillen eguna antolatzeko batzarra

Guaixe 2023ko uzt. 31a, 12:39

2019an antolatu zuten Altsasuko festetako Kuadrillen lehenengo eguna. ARTXIBOA

Uztailaren 31n, astelehena, Altsasuko Jai Batzordearen batzarra izanen da, Iortia kultur gunearen plazan.

2023ko Altsasuko festetan Jai Batzordeak Kuadrillen Eguna antolatuko du, eta haren antolakuntzarako herriko kuadrillen laguntza behar dutela jakinarazi du; hortaz, uztailaren 31n, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen plazan, Kuadrillen Eguna antolatzeko batzarra eginen du, eta kuadrilla bakoitzeko bi edo hiru kide bertaratzeko eskatu dute, "guztion artean egitaraua osatzeko".