Parapente istripuan zauritua

Guaixe 2023ko abu. 1a, 09:31

Helikoptero bat. @112_NA

Parapentistak eskumuturrean haustura eta kontusio lunbarra zuen eta helikopteroz Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.

50 urteko gizonezko batek parapentean istripua izan zuen Altsasun, Kabalde dermioan, lurra hartzea kolpea hartuz.Gertaera uztailaren 31n izan zen, eta SOS Nafarroa-112 larrialdi zerbitzuak 18:12ean jaso zuen deia. Osasun etxeko mendiku taldea, bi anbulantzia, Altsasuko suhiltzaileak eta Foruzaingoa bertaratu ziren. Parapentistak eskumuturrean haustura eta kontusio lunbarra zuen, eta estabilizatu ondoren, mediku helikopteroan Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, pronostiko arinarekin.