Iortia kultur guneak udazkeneko eskaintza aurkeztu du. Antzerki, musika eta dantza emanaldiak eta familiarteko ikuskizunak osatzen dute kultur guneak osatutako programa eta emanaldietara joan ahal izateko, helduendako lau abonamendu prestatu ditu: bost (54 euro), sei (60 euro), zazpi (65 euro) edo zortzi (69 euro) ikuskizun ikusteko aukera ematen dutenak. Lau abonamenduetan sartuta dauden bi antzezlan Nunca he estado en Dublín eta Sexpiertos/Sexberdinak dira, eta zinemarako txartel bat ere sartzen da, urriaren 31 baino lehen erabili beharko dena. Bestetik, Familia abonamendua ere prestatu du Iortiak eta bertan familiarteko hiru ikuskizun sartzen dira, 16 eurotan; Ene kantak eta Viaje a Oz, gehi publikoak aukeratutako beste bat.
Abonamenduen salmenta abuztuaren 28an, astelehena, hasiko da eta ikuskizunetarako salmenta orokorra irailaren 4an, astelehena, helduen ikuskizunen kasuan eta irailaren 2an, larunbata.
Altsasuko Kultura zerbitzuak programatzen dituen ikuskizun eta emanaldiak ez ezik, herriko kultur taldeen kontzertu eta ikuskizunak izanen dira udazkena eta neguan zehar Iortia kultur gunean.
Altsasuko Kultura Zerbitzuaren udazkeneko eskaintza Iortia kultur gunean
Irailak 9 larunbata: La Saga, antzerkia.
Irailak 30 larunbata: Amantis, antzerkia.
Urriak 7, larunbata: Nunca he estado en Dublín, antzerkia.
Urriak 14 larunbata: Yerma, dantza emanaldia.
Urriak 21, larunbata: Golden Apple Quarter, kontzertua.
Urriak 29, igandea: Aurkitu gabeko altxorra, familiarteko antzerkia.
Azaroak 5, igandea: Izadi, familiarteko antzerkia.
Azaroak 18, larunbata: Leo Bassi, antzerkia.
Azaroak 19, igandea: Ene Kantak, familiarteko ikuskizuna.
Azaroak 24, ostirala: Behi-jasa, antzerkia.
Abenduak 9, larunbata: Sexpiertos/Sexberdinak, antzerkia.
Abenduak 27, asteazkena: Viaje a Oz, el musical.