Dire Straitsen musikaren ikuskizuna, Altsasun

Guaixe 2023ko abu. 3a, 12:14

Miguel Talavera & The Sultan of Swing Band. JAVIER MONSALVE

Irailaren 8an, ostirala, Miguel Talavera & The Sultans of Swing Band taldearen kontzertua izanen da, Foru plazan, Kultur progaramaren barruan.

Udako hamaika astetan zehar, Kultur programak hainbat Nafarroako herrietan musika eta kultura zabaldu du. Egitarauak 28 urte daramatza udan Nafarroatik kultura zabaltzen. Aurtengo edizioa amaitu aurretik Altsasun geldialdia eginen du; irailaren 8an, ostiralean, 20:00etan, Foru plazan, Die Straitsen musikaren ikuskziun batekin. Miguel Talavera & The Sultan of Swing Band taldea dago ikuskizunaren atzean. Lehenak izan dira taldearen musikarekin bira egiten, 1999. urtean hasi ziren, eta lotura orekatua defendatzen dute musikarekiko pasioaren eta exekuziaren profesionaltasun handia izatearen artean. Emanaldiak efemeride garrantzitsu batekin bat egiten du: Dire Straits taldearen lehenengo diskoaren publikazioaren 45. urteurrena.