The Real McKencies taldea Altsasun

Guaixe 2023ko abu. 3a, 10:44

The Real McKenzies taldea. UTZITAKOA

Abuztuaren 22an, asteartea, Kanadako taldeak kontzertua emanen du, Altsasuko gaztetxean.

Eskoziako musika zelta punkaren uztartutzen duen Kanadako taldea da The Real McKenzies taldea eta espainiar estatutik eginen duen biraren barruan Altsasuko gaztetxean geldialdia eginen du abuztuaren 22an, asteartea, 20:00etatik aurrera. Taldea Vancouverren sortu zuten 1994an, eta taldeko sortzaile eta liderrak eskoziar jatorria zuen eta haren familiaren izena hartu zuen taldeak, txikitatik familiatik jaso zuen eskoziar tradizioa jarraitu du. Ez da lehenengo aldia talde kanadiarrak Altsasuko gaztetxean kontzertua ematen duena, Europako biran geldialdia izan ohi da.