Altsasuko Oktoberfesta

Guaixe 2023ko abu. 4a, 12:03
2022ko Garagardo Azoka. ARTXIBOA

Abuztuaren 31tik irailaren 3ra, ostegunetik igandera, Garagardo Azoka izanen da Baratzekobiden.

Ohikoa denez, Altsasuko festetako aurreko egunetan, irailaren lehenengo asteburuan, Altsasuko Garagardo Azoka antolatuko du Kukuerreka elkarteak, Altsasuko Udalaren laguntzarekin, Baratzekobiden jarriko duten karpan. Abuztuaren 31ean, osteguna, zabaldu eta irailaren 3ra arte, igandea, garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera izanen da. Bertan afaltzeko Alemaniako jakiak izanen dira ere.