Agustin Gonzalez Azilu hil da

Guaixe 2023ko ira. 4a, 08:27

Agustin Gonzalez Azilu konpositore altsasuarra.

Abuztuaren 15ean zendu zen konpositore altsasuarra, 94 urte zituela. XX. mendeko musikari garrantzitsuenetako bat izan da.

Agustin Gonzalez Azilu konpositorea abuztuaren 15ean hil zen. 94 urte zituen, eta 1951ko musikagileen belaunaldiko garrantzitsuenetako bat izan da. 1971ean eta 1998an Espainiako Musika Sari Nazionala jaso zuen, eta 2009an Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen. Urte berean, Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko Urrezko Domina ere jaso zuen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko honoris causa izendatu zuen ere 2011n.