Ur mozketa eginen da Altsasun

Guaixe 2023ko ira. 4a, 12:05

Baratzeko bideko iturria. ARTXIBOA

Irailaren 5eko, astearteko, 23:00etatik irailaren 6ko, asteazkeneko, 07:00etara etengo da ur zerbitzua.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, ur sare orokorrean eragina izango duen ur mozketa bat egingo da astearte eta asteazken artean. Udalak azaldu duenez, “Ameztiako hodi orokorraren konexioa eta Felix Arano etorbidearekin duen lotura ondo dabilela egiaztatzeko proba” egiteko eginen da ur mozketa. Izan ere, Ameztia auzoko ur biltegiaren eta San Juan kaletik herriko mendebaldeko sarreraren artean dagoen ur hornidura sare orokorra berritzeko lanak egingo dira. Udala obra horien proiektua prestatzen ari da gaur egun. Hura onartuta egotean, lanak hasiko dira. Eraikuntzako langileak lanean urteko azken hiruhilekoan hasiko dira eta lanak heldu den urteko lehen seihilekoan despedituko dituzte.