Festetako indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko hitzaldia

Guaixe 2023ko ira. 5a, 11:14

Itaia Sakanako kideen 2022ko festetako etxeratze kolektiboen aurkezpena. ARTXIBOA

Irailaren 7an, osteguna, 'Altsasuko jaietan indarkeria matxistarekin zer?' hitzaldia antolatu dute Jai Batzordeak eta Itaia Sakanak. Festetan etxeratze kolektiboak antolatu ditu Itaiak.

Altsasuko festak gertu direla, Altsasuko Jai Batzordeak eta Itaia Sakanak 'Altsasuko jaietan indarkeria matxistarekin zer?' hitzaldia antolatu dute irailaren 7an, osteguna, 18:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Altsasuko festetan Itaiak "etxeratze kolektiboak" antolatu ditu. Egun eta ordu zehatzetan etxera taldean itzultzeko aukera eskaintzen dute etxeratze kolektiboetan: irailaren 15ean eta 16an, ostirala eta larunbata, 02:00etan eta 04:00etan, Jai Batzordearen karpatik. "Etxera seguru eta konpainiarekin itzultzeko tresna da, erasoen kontrako prebentzio mekanismoa".