'Los libros del maestro' liburuaren aurkezpena, Altsasun

Guaixe 2023ko ira. 5a, 14:12

Irailaren 7an, osteguna, Rafael Valdivia Blanquez Jaengo idazleak Altsasun oinarritutako idazlea eleberria aurkeztuko dute, Iortia kultur gunean.

Rafael Valdivia Blanquez Los libros del maestro liburuaren egilea da. Idazlea Jaengoa da eta Altsasun jaiotako irakasle bat ezagutu zuen, bizitza markatu ziona. Horrenbeste markatu zion maisuak kontatutakoa, istorian oinarrituta liburua idatzi duela. Los libros del maestro liburuan Pablo da protagonista. Bera irakaslea da, eta egun batean on Miguel laguna hiltzen zaio. Tristeziaren erdian interesa pizten zaio eta lagunaren benetako istorioa eta iragan misteriotsua ikertzen hasten da. Horretarako on Miguelek esandako esaldi bat gogora ekarri du: "Liburuek haien sekretu guztiak argituko dituzte". Atsedenik gabe lagunaren liburutegian murgilduko da. Liburuen bidez erresilentziaren boterari buruz ikasiko du. Los libros del maestro liburua Altsasun oinarritzen da zati handi batean maisu zaharraren jaioterria baitzen. Espainiako Gerra Zibilaren eta maisu errepublikarren errepresioaren kontrako narrazio bat baino gehiago da, eta idazteko Valdia, besteak beste, Altsasu Memoriaren webgunean dokumentatu da.

Irailaren 7an, osteguna, 19:00etan, Iortia kutlur gunean Los libros del maestro liburua aurkeztuko du Rafael Valdivia Blazquezek. Liburuaren ilustratzailea Jose Rodriguez Martin da.