Altsasuko festak ate joka daude, eta programan bere tokia izango du pilotak. Aspek eta Altsasuko Udalak pilota jaialdia antolatu dute irailaren 14rako, ostegunerako, 18:00etan Burunda pilotalekuan.
Hasierako partidan Aaron Arbizu etxarriarrak Expositorekin osatuko du bikoa, Mataren eta Gaskueren kontra jokatzeko. Partida nagusian, Aspek antolatu dezakeen jaialdi indartsuenetakoa hartuko du Altsasuk: Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak, Ezkurdiak eta Zabaletak, Altuna III.a eta Martija izango dituzte aurkari.
Sarrerak salgai daude Asperen webguneko txarteldegian.