Altsasuko festak karteletan adierazita

Guaixe 2023ko ira. 6a, 14:17

Altsasuko festetako kartel erakusketa. IORTIA

Irailaren 10era arte Altsasuko festetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean.

Altsasuko festetako kartel lehiaketara 116 lan aurkeztu dituzte guztira: 21 kartel helduen modalitatean eta 95 haurren modalitatean. Horiek guztiak irailaren 1etik 10era Iortia kultur gunean ikusgai egonen den erakusketan bildu dituzte. Erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara zabalik egonen da.

Kartel lehiaketako irabazlea helduen modalitatean, eta, beraz, egitarauaren portadaren irudia Raul Lopez Martinen Jaiak kartela da. Haurren modalitateko irabazlea eta atzeko azala osatzen duena Christian Barreto Rodriguezen marrazki bat da. Sari banaketa irailaren 13an, txupinazoaren aurretik izanen da.