Adinduen egoitzako elikadura eta garbiketa zerbitzua emateko deialdia

Guaixe 2023ko ira. 12a, 11:17

Aita Barandiaran egoitzaren parean jendea pasiatzen. ARTXIBOA

Eskaintzak lastailaren 3ko 23:59ra arte egin daitezke.

Altsasuko Udalak deialdia egin du Aita Barandiaran adinduen egoitzako elikadura eta garbiketa zerbitzua emateko . Lizitazioaren prezioa 229.704,48 eurokoa da, BEZik gabe. Zerbitzua urtebeterako da, baina gehienez lautan luzatu daiteke, bost urte osatu arte. Luzapen edo aukera guztiak barne, lizitazioaren balioa 1.148.522,40 eurokoa da, BEZik gabe. Udalak zerbitzua emanen dio jasotako eskaintzen artean kalitate-prezio erlazio hobea duenari.