Altsasuko mendigoizaleekin mendira

Guaixe 2023ko ira. 7a, 15:32

Altsasuko Mendigoizaleen irteera bat. ARTXIBOA

Irailaren 10ean, igandea, Lizarrusti, Lareo eta Sarastarri ibilbidea eginen du mendizale taldeak.

Irailaren 10ean, igandea, 08:00etatik aurrera, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak Lizarrusti, Lareo eta Sarastarri Aralarko ibilbidea eginen dute. Klubak Altsasun duen egoitzatik aterako dira, eta bazkatzeko etxera itzuliko dira, hau da, goizeko mendi irteera izanen da.