Saskibaloia

Altsasu 3x3 Street Basket, aterpean

Guaixe 2023ko ira. 12a, 10:30

Atsasu 3x3 Street Basket txapelketako partaideak. CBASK

CBASK-ek antolatutako txapelketa Agurainera joan zen

Saskibaloia kalera atera eta saskibaloiarekin egun polita pasatzea. Asmo horrekin antolatzen du Altsasuko CBASK Saskibaloi Klubak 3x3 Street Basket Txapelketa Altsasuko U plazan. Hiruko taldeak osatuta, gizonen txapelketa, emakumezkoena eta mistoa antolatu zuten irailaren 2rako. Tamalez, eguraldia traba izan zen. “Ekaitza, eta zegoen panorama ikusita, kanpokoei abisatu genien ez etortzeko. Jende askok atzera egin zuen. Azkenean, Zelandi kiroldegian senior mailako 9 talde osatzea lortu genuen, joan zen urteko antzeko kopurua, eta egun polita pasatzea lortu genuen. Aguraingo Tiburoiak taldea gailendu zen final oso estuan” azaldu du CBASK-eko Iosu Mendiola entrenatzaileak.