Pilota

Otadiko Kristo Deunako finalak, erabakita

Guaixe 2023ko ira. 11a, 12:00

Fernandez eta Loza errioxarrak.

Altsasuko txapelketaren bigarren finalerdiak jokatu ziren, eta Zabaleta eta Vicente eta Fernandez eta Loza sailkatu ziren finalera. Irailaren 17an, igandean, Altsasuko festetan, jokatu da, Burunda pilotalekuan.

52. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko bigarren finalerdia jokatu zen larunbat gauean Burunda pilotalekuan. Kategoria mistoan Carabiasek eta Arrastiak 16 eta 22 galdu zuten Zabaletaren eta Vicenteren kontra, partida lehiatu eta bizian. 

Seniorretan Fernandez eta Loza errioxarrak sailkatu ziren Altsasuko festetan jokatuko den final handirako, Apezetxea goizuetarrei gailendu eta gero. Errioxarrak hamabost eta hamaika irabazten ari zirela Antton Apezetxea erretiratu egin zen, eskuin eskuko behatzean lesioa zuelako, pena handiz. Araudiari jarraiki, garaipena errioxarrei eman zitzaien. 

52. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko finalak

Irailak 17 igandea, 18:00
Altsasuko Burunda frontoian

Mistoak
Oscoz - Mitxelena / Zabaleta - Vicente

Seniorrak
Zubizarreta - Lizeaga / Fernandez - Loza