Futbola

Puntu banaketarekin despeditu zen Altsasuren eta Aurreraren partida

Guaixe 2023ko ira. 12a, 10:45

Preferente mailako denboraldi hasi berriko lehen partida hartu zuen Dantzalekuk

Preferente mailan bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuk Leitzako Aurrera taldea hartu zuen Dantzalekun. Denboraldi hasi berrian etxean jokatzen zen lehen partida zenez, altsasuarrak gogotsu atera ziren Dantzalekuko zelaira. 

Partida lehiatua eskaini zuten bi taldeek. Bi taldeak gogoz saiatu ziren, baina ezin izan zuten kontrako atea apurtu eta golik gabe eta puntu banaketarekin despeditu zen norgehiagoka. 

Preferente mailako lehen multzoko liderra Zirauki taldea da (6 puntu). Altsasu zortzigarren postuan dago (4 puntu). Hain zuzen ere Zirauki taldearen kontra jokatuko du Altsasuk hirugarren jardunaldian, Antxekoan, aldaketarik ez badago irailaren 16an, larunbata, jokatuko den partidan.