Ludotekan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2023ko ira. 12a, 11:30

Haurrak ludotekan jolasten. ARTXIBOA

Hilaren 22ra arte eman daiteke izena 948 012 012 telefonora hots eginez. Onartuen zerrenda osatzeko izen emate ordena hartuko da kontuan. 

Altsasuko Udalaren Txantxarri ludoteka ikasturte berria prestatzen ari da, eta, horregatik, matrikulazio epea zabaldu du. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udal zerbitzua ludoteka. Txantxari ludotekak astean saio bat, edo bi gehienez, eskaintzen ditu. Txantxari ludotekak behin betiko onartuen zerrenda egoitzan bertan, Intxostiapuntako beheko solairuan (Burunda kaletik sartuta), edo altsasu.eus webgunean jakinaraziko ditu hilaren 29an. Izena emateko epea despedituta, plazak libre baleude, inskripzioak ludotekan bertan eginen lirateke. 4 eta 12 urteko haurrek ikasturteko 5 euroko kuota bakarra ordaindu behar dute. 0 eta 3 urte bitarteko familia saioak dohainik dira. Txantxari ludotekak ateak lastailaren 2an zabaldu eta maiatzaren 31n itxiko ditu. 

Ordutegia 
2011 eta 2015 urteen artean jaiotako umeek astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:30etik 16:45era eta astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara dituzte saioak. 2016 eta 2019 urteetan jaiotakoek, berriz, astegunetan 17:00etatik 18:15era dute ludotekan egoteko aukera. Azkenik, 2020 eta 2023 urteen artean jaiotako umeek, heldu batek lagunduta, astelehen, asteazken eta ostiraletan dituzte saioak ludotekan, 18:30etik 20:00etara.