Ezkila errepika berreskuratu zuen Enrike Zelaiak eta Jesus Bengoetxeak eta Asier Beramendik piztu dute festen hasierako etxajua. Horren aurretik hitza hartu dute, eta adierazi dute etxajuaren ondoren entzunen ziren ezkila hotsek "altsasuarrak nondik gatozen adierazten dute. Zeren bere iragana ezagutzen duen herria bere etorkizunaren jabe baita". Aldi berean, hiru ezkila joleek festa egunetan Altsasun egon ezin direnei besarkada bidali diete. Azkenik, eskaera bat egin dute: "festaz pozez gozatu, eta beti errespetutik. Gora Altsasuko ezkila joleak! Gora Altsasuko festak!" oihu eginez bukatu dute.