Pilota

Azken orduko aldaketa Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko finalean

Guaixe 2023ko ira. 15a, 11:45

Torneoko bigarren finalerdiko kategoria mistoko partida.

Seniorretan, De la Fuentek Fernandezen tokia hartuko du

Altsasu Kirol Elkarteak eta Pilotajaukuk antolatutako 52. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko final handia Altsasuko festen igandean jokatuko da, 18:00etan, Burunda pilotalekuan.

Bikote mistoen finalean, Pilotajaukuko Mitxelena atzelariak (gizona), Oscoz (emakumea) izango du bikote, Pilotajaukuko Vicente atzelariaren eta Zabaletaren (emakumea) kontra. 

Seniorren finalean aldaketa dago. Zubizarreta eta Lizeaga gipuzkoarrek Fernandez eta Loza errioxarren kontra jokatu beharra zuten, baina Fernandezek ezingo du jokatu, eta bere lekua Aingeru De la Fuentek (Irurtzun Pilota Kluba) hartuko du.