Euskaltzale independentisten topaketen aurkezpena Altsasun

Guaixe 2023ko ira. 19a, 10:21

EHEk antolatutako Kantaita afaria Kukuerreka elkartean. ARTXIBOA

Irailaren 28an, osteguna, Euskal Herrian Euskarazek Billabonan eginen dituen topaketen inguruko aurkezpena eta hitzaldia izanen da, Altsasun.

EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak Euskaltzale Independentiston Topaketak antolatu ditu urriaren 7an eta 8an, Billabonan, eta aurretik topaketak aurkezten ari dira. Irailaren 28an, osteguna, 18:30ean, Altsasuko Kukuerreka elkartean, topaketen inguruko nondik norakoak azaltzeko aurkezpena eta Euskararen erronkak gaur egungo testuinguruan hitzaldia eginen dute.