Irailaren 27an Leioak 5ak epaituko dituzte, 2016an Leioako EHUko kanpusean izandako manifestazio batean "parte hartzeagatik". Auzipetuendako 40 urteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte, hamazazpi urtekoak bi lagunen kasuan, eta 45.000 euroko isunak. Bost auzipetuten artean altsasuar bat dago, eta epaiketaren aurretik zenbait mobilizazio egin dira eta eginen dira Altsasun eta beste auzipetuen eskualdeetan. Hortaz, irailaren 23an, larunbata, 13:00etan, Errepresio politikoaren kontra. Leioako 5ak aske! elkarretaratzea eginen dute, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Altsasuko festetan, irailaren 16an, Zelanditik abiatu zen manifestazioa egin zuten.