Bazkide egunarekin kultur jardunaldiak La Encinan

Guaixe 2023ko ira. 21a, 14:55

La Encina kultur elkartearen 2022ko jardunaldien hasiera. ARTXIBOA

Irailaren 22an eta 23an, ostirala eta igandea, Altsasuko Extremadurako kultur elkarteak antolatutako ekimenak izanen dira.

Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteak kultur jardunaldiak antolatu ditu irailaren 22an eta 23an, ostirala eta larunbata, elkartearen bazkidearen egunaren harira. Javier Ollo Altsasuko alkateak emanen die hasiera jardunaldiei ostiralean, 18:30ean, eta ondoren urtean zehar kultur elkartea ordezkatu duten ohore damei banda jarriko zaie eta Nafarroako eta Extremadurako ereserkiak eginen dituzte. Ondoren, Extremadurako joten erakustaldia izanen da eta, egunarekin amaitzeko, ohorezko ardoa jango dute. Larunbatean Bazkidearen eguna izanen da eta sagardotegi bazkari batekin ospatuko dute. Adineko bazkideak omenduko dituzte ere.

La Encina Extremadurako elkartearen kultur jardunaldien egitaraua

Irailak 22 ostirala

18:30 Jardunaldien hasiera Javier Ollo Altsasuko alkatearen eskutik.

19:00 La Encina elkarteko ohorezko damei banda jartzea eta Nafarroako eta Extremadurako ereserkiak Brotes de Encina Iruñeko Brotes de Encina Extremadurako kultur elkartearen taldearen eskutik.

19:30 Extremadurako jotak Altsasuko Brotes de Encina taldeko txikiekin.

20:00 Ohorezko ardoa.

Irailak 23 larunbata
Bazkidearen eguna

14:30 Sagardotegi bazkaria eta Antonio Vilariño eta Nicolas Fresneda bazkideei omenaldia.