Intxostiapuntaren ateak zabalik

Guaixe 2023ko ira. 21a, 15:25

Irailaren 22an, 23an eta 24an, ostiraletik igandera, 18:00etatik aurrera, ate irekiak izanen dira Altsasuko gazte gunean.

Udako oporrak amaituta eta Altsasuko festak pasata, Intxostiapunta gazte gunearen denboraldi berria hasiko da irailaren 22an, 23an eta 24an, ostirala, larunbata eta igandean, ate irekiekin. Hortaz, Altsasuko 12 eta 30 urte bitarteko gazteek gazte guneak eskaintzen dituen espazioak eta aretoak ezagutu dezakete, baita aurreikusita dituzten jardueren aurrerapena ezagutu ere.

Intxostiapunta gazte gunea astelehenetik ostegunera eta igandeak 17:00etatik 21:00etara, ostiraletan eta larunbatetan 17:00etatik 22:00etara eta ekimen berezietan 17:00etatik 01:00etara zabalik egonen da. Gazte gunearekin harremanetan jartzeko, bertaratu ez ezik, hiru bide daude: intxostiapunta@altsasu.net eposta, 948 564 785 telefonoa eta 608 617 778 Whastappa.