'Zelulatik pazientera', Navarrabiomed-en erakusketa

Guaixe 2023ko ira. 22a, 10:33

Irailaren 19tik urriaren 9ra biomedikuntzan egindako aurrerapenen eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkei buruzko erakusketa bisita daiteke, Iortia kultur gunean.

Navarrabiomeden hamargarren urteurrenean Zelulatik pazientera. 10 urte elkarrekin lanean erakusketa sortu du, eta urriaren 9ra arte Altsasuko Iortia kultur guneko erakusketa gelan bisita daiteke. Erakusketa gaztelaniaz eta euskaraz dago, eta publiko orokorrari zuzenduta dago. Erakusketan eskultura iraunkorren formatuko bederatzi pieza zientifiko daude, eta ikerketa biomedikoan egindako aurrerapenak eta osasunari buruzko ikerketak dituen erronkak eta aukera azaltzen dira. Zientzia gizartera hurbiltzea du helburu, errealitate areagotuko formatu interaktibo berrien bidez. 

Erakuasketaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizun egunetan 18:30etik 20:00etara eta igandetan 18:30etik 20:00etara.