'Ankerkeriari stop!' elkarretaratzea, Altsasun

Guaixe 2023ko ira. 22a, 11:01

Irailaren 22an, ostirala, Galder Barbado eta Aitor Zelaiari jarritako epaiaren aurka kontzentrazioa deitu du Ernaik.

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrek espetxeratze agindua jaso dutela eta haien askatasuna eskatzeko eta egoera salatzeko elkarretaratzea eginen dute irailaren 22an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko udaletxearen aurrean,'Euskal Herriak aurrera! Ankerkeriari stop!' lelopean.