'Amantis', mundu digitala aztertzen duen antzezlana

Guaixe 2023ko ira. 25a, 11:32

Irailaren 30ean, larunbata, Rebordelos konpainiaren gazteen inguruko antzezlana izanen da, Iortia kultur gunean.

Mundu digitalak pertsonengan duten eragina aztertzen du Amantis antzezalanak. Berdintasuna, maskuinotasun berriak, nerabeek lantzen dituzten arazoak, sortzez digitalak diren pertsonen errealitatea... Musika, umorea eta azidotasunaren bidez pertsona bakarrik ikuskizuna aurkeztu du Rebordelos konpainiak; aro digitalaren erronka, zailtasun eta aztarna kulturalei buruz gogoeta egiten du ere. Irailaren 30ean, larunbata, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da, eta sarrerak 6 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian. 18 urte beherako gazteek gonbidapena doan har dezakete Iortian.