'Nunca he estado en Dublin' antzezlana Altsasun

Guaixe 2023ko ira. 25a, 13:48

Urriaren 7an, larunbata, Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia antzezleen komediaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Nunca he estado en Dublin antzezlanak gezurrez betetako familia baten istorioa kontatzen du. Alaba etxera itzuli da hiru urtez Dublinen bizi izan ondoren. Hiri horietatik ihes egin zuen gurasoek arbuiatu egin zutelako. Sekretuak lehertu egingo dira etxean neskalagun ikusezin batekin agertzen denean. horrek familia honen oreka hauskorra hankaz gora jarriko du eta errepetu eta bizikidetza gaitasuna zalantzan jarriko du. Nunca he estado en Dublin antzezlanaren protagonistak Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia (alaba) dira eta Markos Goikolea egilea. Urriaren 7an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean emanaldia eginen dute. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.