Altsasuko hiri ondarearen inguruko jardunaldiak

Guaixe 2023ko ira. 25a, 14:42

Irailaren 29an eta 30ean, ostirala eta larunbata, Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan, 'Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia. San Pedro multzoaren eta Intxostia auzoaren eraikuntza' hitzaldia eta ibilaldia izanen dira, hurrenez hurren.

Nafarroako Ondarearen Europako jardunaldien barruan, Nafarroako Artxibo Garaikideak eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia izenburua duen ekimena antolatu dute irailaren 29an eta 30ean, ostirala eta larbunbata, Altsasun. Ostiralean San Pedro multzaoren eta Intxostia auzoaren erainkuntzaren testuinguruari buruzko hitzaldia izanen da, 19:00etatik 20:00etara, Iortia kultur gunean. Hitzaldian Beatriz Caballero Zubia Nafarroako Unibertsitateko arkitekto doktorea eta EEBZko arkitektoak Altsasuko auzo horren eraikuntzaren testuinguru historiko-politiko, sozio-demografiko eta urbanistiko-arkitektonikoari buru hitz egingo du.

Hurrengo egunean, larunbatean, 11:30etik 13:00etara, Angela Peralta Alvarez Paisaje Transversaleko arkitektoak ibilaldi partizipatiboa eginen du, Iortia kultur gunetik, San Pedro multzoaren eta Intxostia auzoaren inguruetan. Bertan, auzoko eguneroko paisaia ezaugarritzen duten elementuak behatu eta komunean jarriko dira.

Paisaia Urbanoa, Ondare Bizia jardueratan parte hartzeko izena eman behar da 848 429 721 telefonoan edo archivo.contemporaneo@navarra.es epostan.