Bazkide eguna La Encinan

Guaixe 2023ko ira. 26a, 11:34

Extremadurako kultur elkarteak ostiral eta larunbaterako egitaraua prestatu zuen. 

Bazkidearen egunaren harira, Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteak kultur jardunaldiak zituen asteburuan. Javier Ollo Martinezek, Altsasuko alkateak, eman zien hasiera jardunaldiei ostiralean. Ondoren urtean zehar kultur elkartea ordezkatu duten ohorezko damak aukeratu zituzten: Eneritz Moreno eta Ekiñe Gallardo. Nafarroako eta Extremadurako ereserkiak entzun ondoren, Altsasuko Brotes de Encina dantza taldeko txikiek Extremadurako joten erakustaldia eskaini zuten. Despeditzeko, ohorezko ardoa izan zuten. B

Bazkidearen egunarekin borobildu zuten egitaraua larunbatean. Sagardotegiko menua zuen bazkariarekin ospatuko zuten. Mahaiaren bueltan 46 bazkide eseri ziren eta aukera baliatu zuten adineko bazkideak omentzeko. Aitortza Antonio Vilariñok eta Nicolas Fresnedak jaso zuten.