Futbola

Preferentea: Altsasuk puntu bati eutsi zion

Guaixe 2023ko ira. 26a, 10:45

Antsoaingo Gazte Berriaken kontra berdindu egin zuten altsasuarrek

Irailaren 23an, larunbatarekin, Preferente mailako laugarren jardunaldia jokatu zuten Altsasuk eta Antsoaingo Gazte Berriak taldeek Dantzalekun. Toni Juarezen eta Jon Oliver Sotoren taldeak saiatu ziren, baina ez zuten kontrako atea zulatzerik izan. Ez Altsasuk, ezta Gazte Berriak taldeak ere. Partida gogortu zen eta aukerak egon ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Azkenean, husnako berdinketarekin despeditu zen partida, puntu banaketarekin. 

Jardunaldi bikoitza
Preferente mailako lehen multzoko liderra Valle de Egües B taldea da (10 puntu). Altsasu zazpigarren da (5 puntu). Aste honetan jardunaldi bikoitza jokatuko dute altsasuarrek. Batetik, irailaren 30ean, larunbata, sailkapenean hamahirugarren den Soto-Ibarbaso izango du aurkari Altsasuk, 18:30ean, Sanduzelain. Eta, bestetik, urriaren 4an, asteazkena, festetan atzeratutako partida jokatuko du Altsasuk sailkapenean hirugarren den Ziraukiren kontra, 16:30ean Antxekoa zelaian.