Futbola

Altsasuk denboraldia hasi du

Guaixe 2023ko ira. 26a, 11:43

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk ezin izan zuen Burlades mendean hartu

2023/2024 Emakumezkoen Preferente maila abian da. Asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen. Altsasuk irailaren 24an Burlades taldea hartu zuen Dantzalekun. Dantzalekun jokatzen den azkenetako partida bat izan zen, zelai artifiziala aldatzeko lanak direla eta, denboraldi batean ez baita partidarik jokatuko. 

Hasieratik partida maldan gora jarri zitzaien altsasuarrei, lehen 5 minututan bi gol sartu baitzituen Burladesek. Atsedenaldira 0 eta 3 galtzen ari zirela joan ziren altsasuarrak, eta bigarren zatian, nahiz eta partidari buelta emateko gogoz zelairatu, laugarren gola jaso zuten, eta Altsasuk 0 eta 4 galduz bukatu zuen partida. 

Tudelano jarri da lider (3 puntu) eta Altsasu zortzigarren da, punturik gabe. Asteburuan Gazte Berriak izango dute aurkari.