Txirrindularitza

Iker Gomezek goitik bukatu nahi du denboraldia

Guaixe 2023ko urr. 2a, 08:30
Iker Gomez, podiumean. UTZITAKOA

Iker Gomezek irabazi zuen Indurain Anaiak Trofeoa, Atarrabian

Irailaren 24an juniorren eta kadeteen mailako XXVII. Indurain Anaiak Trofeoa jokatu zen Atarrabian, Udazkeneko Challengerako baliagarria zen proba. 78 txirrindulari zeuden izena emanda, eta horietatik 50k bukatu zuten 74 kilometroko ibilbide azkarra. 

Lasterketa hirukote baten esprintak erabaki zuen, eta Quesos Albeniz-Burundako Iker Gomez Lopez de Goikoetxeak ez zuen huts egin (1:48:40), altsasuarra Vizcay Hnos. Taldeko Raul Ostizen eta Unai Ramosen aurretik sartu baitzen helmugan. Tropela zatikatuta iritsi zen. Bere taldekide Asier Etxeberria Top 10ean sailkatu zen, zazpigarren sartu baitzen, 27 segundora. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Regil (Sakana Group-Aralar) hamalaugarren sartu zen; Iker Begiristain (Quesos Albeniz) hamazazpigarren; Ekaitz Perez (Sakana Group-Aralar) hemezortzigarren; Adrian Martinez (Sakana Group-Aralar) 21.; Iker Agudelo (Quesos Albeniz) 41.; Ekain Imaz (Quesos Albeniz) 42.; Manex Zufiaurre (Sakana Group-Aralar) 46.; Aritz Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 47.; eta Eñaut Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 48.

Irailaren 30ean, larunbatarekin, XLVIII. Atarrabiako Udalen Saria jokatuko da 16:00etan, juniorren eta bigarren kadeteen mailarako baliagarria dena  (69 km).