Udal etxe bat enkante bidez saltzeko deialdia

Guaixe 2023ko urr. 2a, 11:01

Altsasuko Udalak enkante bidez salgai jarritako etxea. ARTXIBOA

San Pedro A 2 Multzoko familia bakarreko etxebizitza bat saltzeko prozedura martxan jarri du.

Altsasuko Udalak, enkante publiko bidez, San Pedro A 2 Multzoko familia bakarreko etxebizitza bat saltzeko prozedura hasi du. Udalak jakinarazi duenez, eskaintzak onartzeko gutxieneko prezioa 54.128,96 eurokoa da. Lizitatzaileek gorantz hobetu behar dituzte eskaintzak eta automatikoki baztertu behar dira zenbateko horretara iristen ez direnak. Enkantean parte hartu nahi duenak 2023ko lastailaren 18a baino lehen aurkeztu beharko du bere eskaintza Udaleko Erregistro Orokorrean.

Aurkezten den eskaintzak bete beharko dituen baldintzak eta enkante publiko bidezko salmenta prozeduraren erregulazioa, higiezina dagoen lurzatiaren hirigintza zedula barne, labur.eus/KD4xP webgunean daude. Interesatuak udaleko idazkaritzarekin harremanetan jar daitezke idazkaritza@altsasu.net posta elektronikoaren eta 948 562 161 telefono zenbakiaren bidez.