Atxiloketak autobian

Guaixe 2023ko urr. 3a, 08:49

Foruzaingoaren atxiloketa baten artxibo irudia. @policiaforal_na

Atxilotutakoei indarkeriaz egindako lapurreta egotzi diete.

Foruzaingoak hiru gizonezko atxilotu zituen larunbatean. Atxiloketa Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, egin zuten foruzainek. Atxilotutakoei indarkeria bidez egindako lapurreta egotzi diete. Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Ermitagaña auzoan adineko gizonezko bati indarkeria erabiliz lapurreta egin zioten larunbatean, 10:45ean. Lapurreta egin zutenek autoan alde egin zuten eta lekuko batek ibilgailuaren matrikula hartu eta udaltzaingoari jakinarazi zion. Udaltzainek gertatutakoaren berri Foruzaingoari eman zioten eta hark autoa Altsasu parean geldiarazi eta barruan zeuden hiru gizonezkoak atxilotu zituzten.