'Barbie' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko urr. 3a, 09:49

Urriaren 5ean, 8an eta 9an, ostirala, igandea eta astelehena, Greta Gerwig zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Barbiek bizitza ezin hobea darama Barbielanden. Han dena perfektua da, musikaz eta kolorez betetako jaiak ospatzen dituzte, eta egun guztiak zoragarriak dira. Barbiek galdera batzuk egingo dizkio bere buruari, galdera deseroso samarrak, berak eta gainerako barbiek bizi duten mundu idilikoarekin bat ez datozenak. Barbie konturatzen denean oinak lauak eduki arren gai dela orpoak lurrean jartzeko, takoirik gabeko zapatak jantzi eta benetako mundura bidaiatzea erabakiko du.

Fitxa artistikoa: Margot Robbie, Ryan Gosling, Will Ferrell, Emma Mackey, Simu Liu, America Ferrera, Kate McKinnon, Michael Cera, Alexandra Shipp, Issa Rae, Emerald Fennell, Ritu Arya, Ariana Greenblatt, Rhea Perlman, John Cena.

Emanaldiak:

Urriak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur guneko areto handian.

Urriak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian.

Sarrerak: Iortia kultur guneko webgunean edo txarteldegian

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoak: 4,5 euro.