Futbola

Preferentea: Altsasuren porrot mingarria

Guaixe 2023ko urriaren 3a

Bigarren jardunaldian Altsasuk ezin izan zuen punturik ekarri

Emakumezkoen Preferente mailan Altsasuk Antsoainen jokatu zuen, Gazte Berriak taldearen kontra. Partida gogorra izan zen altsasuarrendako, 9 eta 1 galdu baitzuten. Sailkapenean Gazte Berriak liderra da (6 puntu) eta Altsasu bederatzigarren postuan dago, azken postuan, punturik gabe. Larunbatean, urriak 7, Altsasuk Lourdes izango du aurkari, 17:00etan, Tuterako Clara Campoamor zelaian.