Altsasuko Gaztetxearen urteurrena ospatuko dute

Guaixe 2023ko urr. 3a, 11:01

2021ko Altsasuko Gaztetxearen 31. urteurrenaren kalderete lehiaketa. ARTXIBOA

Urriaren 5etik 7ra, ostegunetik larunbatera, Altsasuako Gaztetxeak 33 urte bete dituela ospatzeko egitaraua antolatu du AGAk.

Altsasuko Gaztetxeak 33 urte beteko ditu aurten, hain zuzen, 1990ko urriaren 5ean hainbat gaztek Socorro Etxea okupatu zuten, eta 33 urte beranduago urriaren 5ean urteurren ospakizunei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute gaztetxetik. Urriaren 5etik 7ra, ostegunetik larunbatera, iraunen dute urtebetetze ekimenek. 33 mende herena borroka barrena! da urteurrenerako aukeratu duten leloa.

Altsasuko Gaztetxearen urteurrenen ekimen nagusietako bat kalderete txapelketa izan ohi da. Aurten Gazterchef deitu diote txapelketari, eta kuadrila bakoitzak kaldereteak prestatu beharko dituzte eta kuadrillek bere haragia eta ogia eraman beharko dute, baina AGAk osagai "zaku sekretua" lortuko du. Txapelketa bitartean "janari trukeak" egitea posiblea dela esan dute. Kalderete txapelketa berezian parte hartzeko izena ematea urriaren 6an amaitzen da, eta kuadrillek pertsona kopurua zehaztu beharko dute. Edaria eta sua asanbladaren esku egonen da ere.

Altsasuko Gaztetxearen 33. urteurrenaren egitaraua
33 mende herena borroka barrena!

Urriak 4 asteazkena

19:30 Asanblada, gaztetxean.

Urriak 5 osteguna

18:00 Aukerak giltzapean. Okupazioaren kontrako ofentsiban sakontzen dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, gaztetxean.

19:30 Txupinazoa eta luntxa.

Urriak 6 ostirala

18:00 Haurren txokoa, plazan.

20:00 Pintxopotea.

21:30 Afari merienda eta bertso saioa: Aroa Arizubieta, Bittor Altube eta Gorka Pagonabarraga.

Urriak 7 larunbata

11:00 Gazterchef txapelketa, plazan.

15:00 Bazkaria.

17:30 Jokoak.

19:00 Elektrotxufla elektrotxaranga.

21:30 Magrak, gaztetxean.

22:00 DJak: 2 hotz skr, gaztetxean.