Altsasuk Altzanian baso aprobetxamendua salduko du

Guaixe 2023ko urr. 9a, 11:13

Altsasuko ikuspegia Urdiainerako bidetik, atzean Altzania eta Aizkorri dituela. ARTXIBOA

Interesa duenak lastailaren 18ra arteko epea du eskaintzak aurkezteko. 

Altsasuko basoren 2023 eta 2024ko aprobetxamendu eta hobekuntza planean jasotako epaitza enkante bidez saltzeko deialdia egin du Altsasuko Udalak. Pagoz osatutako baso aprobetxamendua  da. Salgai jarritako epaitzak 258.252,57 euroko balioa du. Enkantean salduko den epaitza Auntzeta, Salsamendi, Otsoa hil zana, Mitengi eta Mailazar dermioetan dago. Guztira 10.975, 3 metro kubiko dira, haietatik 8.446,2 metro kubiko egur eta beste  2.529,1 metro kubiko zur.