Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023

Granizok eta Alegrek Iruritan hasiko dute txapelketa

Guaixe 2023ko urr. 6a, 12:21

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren Iruritako saioan parte hartuko duten bertsolariak. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Urriaren 7an, larunbata, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehenengo saioa izanen da.

Iruritako Gizarte Bilgunean jo-katuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehe-nengo finalaurdena. Bihar, urriak 7a, larunbata, 17:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak bertsosa-rrerak.eus atarian salgai daude eta egunean bertan ere salduko dira. Sei bertsolari izanen dira oholtza gainean, tartean Idoia Granizo Uribarrena eta Ekain Alegre Gil altsasuarrak. 

Maialen Belarrak aurkeztuko du Nafarroako Bertsolari Txa-pelketaren lehenengo saioa eta Saioa Alkiza Gualarra (2022ko txapelduna), Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Goroste-rrazu Elizagoien bertsolariak ariko dira. Saioko irabazleak zuzenean Altsasun azaroaren 4an jokatuko den finalaurrekoan egoteko txartela lortuko du. Bes-te bertsolariek, finalaurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute sailkatzerik duten jakiteko.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari diren Eneko Lazkoz Martinez eta Saats Karasatorre Martinez etxarriarrak Leitzako urriaren 21eko saioan mustuko dira txapelketan. Bestetik, Zigor Gartzia Arregi Zian arakildarra txapelketan gai jartzailea izanen da, eta Joseba Beltza Bengoetxea etxarriarra epaile

Guztira, hemezortzi bertsolari pasako dira finalaurrekoetara.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Finalaurdenak

Iruritako Gizarte Bilgunea, urriak 7, 17:30
Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu. Gai jartzailea: Maialen Belarra.

Vianako kultur etxea, urriak 14, 17:30
Julio Soto, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain,Patxi Castillo, Urko Gartzia eta Aitor Irastortza. Gai jartzailea: Zigor Gartzia Zian.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, urriak 15, 17:30
Joanes Illarregi, Xabier Silveira, Mikel Lasarte, Julen Zelaieta, Beñat Astiz eta Eki Mateorena. Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea.

Leitzako Herri Aretoan, urriak 21, 17:30 
Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Bittori Elizalde, Endika Legarra, Saats Karasatorre eta Fernando Ziganda. Gai jartzailea: Ander Aranburu.